Erabiltzaileentzako informazioa

Home / Erabiltzaileentzako informazioa


Olatuen energiaren kaptadoreen fabrikatzaileei beren diseinuak aztertzeko eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa egiaztatzeko aukera ematen die bimep azpiegiturak.

Euskal kostaldeak, eta bereziki bimep kokatuta dagoen aldeak, Armintza-Lemoizen (Bizkaia), olatu eta itsasoaren baldintza egokiak ditu horrelako gailuak probatzeko eta prototipo horiek kaltetzea eragin dezaketen olatu handien aurrean arrisku txikia dago.

5,3 km2-ko eremua hartzen edo okupatzen du bimep azpiegiturak, nabigaziorako eta itsas zirkulaziorako erabilgarria ez dena, kostaldetik 1.700 m-tik gutxieneko distantziara kokatua, instalatutako gailuetara sarbide arina bermatzeko distantzia laburra bezain egokia, hain zuzen ere. 20 MW-eko guztizko potentzia lau konexio-gunetan banatzen da, bakoitzak 5 MW-eko potentzia duena.

bimep itsas instalazioa MaRINET izeneko azpiegitura sarearen kidea da, nazioartean erreferenteak diren saiakuntza-instalazioez osatutako sarea. MaRINET proiektuak EBren finantzaketa du, Zazpigarren Esparru Programaren bidez, itsas energia berriztagarrien (olatuak, itsaslasterrak eta offshore eolikoa) garapena azkartzeko. Zehazki, MaRINET sareak olatuen energiaren kaptadoreen fabrikatzaileei aukera ematen die beren saiakuntzak egiteko bimep azpiegituran; gainera, nazioaz gaindiko saiakuntza horiek erabat dohainik dira