Ingurumen alderdiak

Home / Erabiltzaileentzako informazioa / Ingurumen alderdiak


Geologia, geomorfologia eta sedimentologia

costaProba eremuaren bi herenak, gutxi gorabehera, itsas hondo sedimentarioan edo hareaz eta arrokaz osatutako hondo mistoan kokatuta daude gehienbat. Itsas hondo horren ezaugarri nagusiak dira materia organiko gutxi izatea, alearen tamaina handia eta hautaketa-maila nahiko ona edukitzea. Gainerako herena, berriz, arroka ugariz osatutako hondoan dago, edo nagusiki arrokaz osatutakoan. Sakontasun gutxiko aldean, paleokauzeak izategatik ezaugarritzen diren bi gune daude, legar-hareazko sedimentuez beteak.

Hidrodinamika

Mareak

Eremuan dagoen marea erdiegunekoa edo semidiurna delakoa da, eta oro har, marearen ezaugarriak hauexek dira: 4 metrokoa marea biziak direnean, eta 1,5 metrokoa marea hilak direnean.

Olatuak

Proba eremuan aurreko zabalerako metro bakoitzeko energiaren fluxua eta bere norabidea 21,4 kW/m
eta Ipar 50º Mendebalde dira, hurrenez hurren. Olatuen muturreko egoerari dagokionez, Bilboko buiaren datuetan oinarrituta (www.puertos.es)olatu esanguratsuaren altuera 11,5 m-ko izatera hel daiteke (50 urteko itzultze aldirako), 22 metroraino iritsi ahal diren olatuen gehieneko alturekin eta haiei lotutako maiztasuna 15-16 segundo da.

Itsaslasterrak

Proba eremuan batez besteko itsaslasterren edo korronteen erregimenari dagokionez, zirkulazio ozeanikoa da nagusi, haizeak herrestan eramatearen ondorioz. Itsaslasterren batez besteko balioak azaleran (lehen metroak) 10 eta 20 cm/s artekoa da, eta gehienekoak 50 cm/s ingurukoak, ezari-ezarian behera eginez, ur-zutabea jaitsi ahala. Gailentzen diren norabideak, oro har, batimetriaren paraleloak dira (NESW).

Hidrografia

Tenperatura eta gazitasuna

Euskal kostaldeko itsas azalean, hilero neurtzen den uren batez besteko ohiko tenperatura 11 ºC-koa da urtarril-otsailean, 22 ºC-koa abuztuan. 2008ko maiatzeko kanpainan neurtutako tenperatuaren balioak 12,85 ºC eta 15,62 ºC artekoak izan ziren.

Zenbait azterlanek emandako informazioa kontuan hartuta, aipagai dugun eremuan gazitasunaren batez besteko balioak 34,8 eta 35,6 USP artekoak dira, bat datorrena euskal kostaldean itsas uraren batez besteko gatz mailaren balioekin (35,5 USP). 2008ko maiatzean egin zen kanpainan 35,19 USP eta 35,66 USP arteko balioak neurtu ziren.

Ezaugarri optikoak

Landa lanen kanpainetan neurtutako gardentasunaren gutxieneko balioak (Secchi diskoaren ikus sakontasuna, metrotan neurtuta) 11 metrokoak izan ziren; gehieneko balioak, berriz, 16 m-koak. Hori horrela, eremuan ur masen ezaugarri optikoak oso egokiak direla baiezta daiteke.

Uren kalitatea

Uren kalitatea ona da, elementu kutsagarrien presentziari dagokionez, Plentziaren eta Bakioren arteko kostaldean Kalitate Sareak egindako azterketaren emaitzen argitan (Borja et al., 2005; 2006; 2007).

Paisaia

Ia kostalde osoa, Billano lurmuturretik Matxitxakora, interes naturaleko espazio gisa katalogatuta dago, balio handiko paisaia duen itsasoaren eraginpean.