Baimenak



Erabiltzaileak itsas azpiegituran instalatzeko prozesu administratibo luzea egin behar izan ez dezan, bimep-eko teknikariak arduratuko dira behar diren baimen guztiak eskuratzeaz.
Nolanahi ere, erabiltzaileak gutxieneko eskakizun tekniko batzuk bete beharko ditu bimep azpiegituran instalatzeko.

Era berean, sare elektrikora konektatu baino lehen, beharrezkoa izango da elektrizitatea sortzeko instalazioaren alta jakinaraztea.

Gaur egun, bimep azpiegiturak honako baimen hauek ditu:

  • Ingurumen Erabakia – Ingurumen Ministerioa
  • Baimen Administratiboa – Industria Ministerioa
  • DPMT–en Hartzea – Ingurumen Ministerioa
  • Merkataritza-itsasketaren Baimena – Sustapen Ministerioa
  • Proiektuaren Onarpena – Industria Ministerioa
  • Abian jartzeko akta