Instalatzeko eskakizunak

Home / Erabiltzaileentzako informazioa / Instalatzeko eskakizunak


olasInstalazioa baimentzeko bimep azpiegituran, saiakuntza programa bat egiteari begira, erabiltzaile guztiek bete beharreko gutxieneko eskakizun teknikoak bimepen Instalatzeko Gidan jasotzen dira. Haren helburu nagusia da pertsonen, ingurumenaren, nabigazioaren eta bimep azpiegituraren beraren segurtasun maila egokia lortzen laguntzea.

bimepen Instalatzeko Gidan honako aspektu hauek azaltzen dira:

  • Diseinuaren inguruko eskakizun orokorrak
  • Egiturari lotutako eskakizunak
  • Ainguratzeko sistemaren eskakizunak
  • Eskakizun elektrikoak
  • Datuak igortzeko bideen inguruko eskakizunak
  • Ingurumenarekin zerikusia duten eskakizunak

bimep azpiegitura erabiliko duten pertsonek arriskua gutxitzeko neurri sorta bat proposa dezakete. Neurri horiek honelakoak izan daitezke:

  • Arriskuei buruzko azterketa
  • Material, egitura, ainguratze, elementu edo prozeduren inguruko saiakuntzak laborategian.
  • Zaintza osagarria, eremuan une orotan ainguratuta egongo den ontzi baten bidez.
  • Pertsonal espezializatuaren bidezko zaintza osagarria kontrol zentroan.
  • Gailua edo unitatea arin deskonektatzeko bitartekoen instalazioa, bai ainguratze sistematik, bai korrontea bideratzeko kabletik.
  • Gailuaren instalazioa kentzea edo desinstalatzea denborale handiak egoten direnean edo itsasoaren egoera txarrena den denboraldian.
  • Berme osagarriak eskaintzen dituen aseguru konpainia kontratatzea.

Erabiltzaileak onartze protokoloa behar bezala betetzen duela egiaztatzeaz arduratuko da erakunde independente bat.

Erabiltzaileak aurkeztu ahal dituen sailkapen elkarteen ebaluazio eta egiaztapen guztiak lagungarriak izango dira eskakizunen egiaztatze prozesuan, bimepen instalatzeko baimena lortzeari begira.