bimep

Home / bimep


armintzabimep da, zalantzarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren apusturik argienaren erakusle itsas jatorriko energia berriztagarrien alde, hala nola olatuen energia, itsaslasterrak edo eolikoa itsaso zabalean.

bimep azpiegituran itsas energien metagailu edo kaptadoreen prototipoak probatzen dira, haien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa erakusteko eta segurtasuna egiaztatzeko xedez, eskala handian merkataritza fasera igaro aurretik.

Gailu horiek, bimep azpiegituran bideragarritasuna eta egokitasuna erakutsi ondoren, seriean fabrikatzeko heldutasun egoera onean egongo dira, kutsatzen eta agortzen ez den energia elektriko garbia hornitu ahal izateko herritarrei, gure itsasoko energia, hain zuzen ere.