Proiektuaren garapena

Home / bimep / Proiektuaren garapena


surferHasierako azterlanak 2007an hasi ziren, eta harez geroztik, diseinu kontzeptual batetik zehaztapen handiko batera aurreratu da. Beharrezkoak diren ingurumen izapideak burutu dira, eta Landa eta Itsas Ingurumen Ministerioaren onarpena edo ontzat emana jaso da. Hala, bimepek monitorizazio sistema zorrotz bat jarri beharko du abian, olatuen energiak ingurumenean eragiten duen inpaktuez gehiago jakiteko oso baliogarria izango dena.

Aurrekoaz gain, aldearen batimetria, geologia eta lur azpia (geofisika eta magnetometria bidez) ere arreta handiz aztertu da. 2009ko martxoan buia ozeanografikoa jarri zen eremuan, zenbait parametro neurtzeko, hala nola olatuen altura eta norabidea, urlasterren abiadura eta norabidea, haizearen ezaugarriak, tenperatura, etab. Hari esker, datu horiek denbora errealean igorri edo bideratu ahal dira, satelite bidez .

Gaur egun, bimep azpiegitura nahiko aurreratuta dago, instalazioa amaitzear baitago; aurreikuspenen arabera, 2013ko udan egongo da instalazioa egina. Bien bitartean, obrari dagozkion atal desberdinak esleitzen ari dira. Hala, 2009ko ekainean Jabetzaren Ingeniaritzarako lehiaketa publikoa argitaratu zen, Sener ingeniaritzari esleitu zitzaiona urte bereko azaroan. Azpiestaziotik itsasoko azken punturaino doazen kableak hornitzeko eta instalatzeko lehiaketa 2009ko abenduan argitaratu zen, eta 2010eko abenduan Elecnor enpresari esleitu zitzaion.

Era berean, lehorreko azpiestazioa hornitzeko lehiaketa, giltza eskuan erakoa, 2011ko uztailean argitaratu zen, eta Elimco enpresari esleitu zitzaion 2012ko otsailean.

Azkenik, balizatzea ere lehiaketara atera zen eta Zumaia Offshore-ri esleitu zitzaion. Hurrengo zereginak “Nabigaziorako arriskuen kudeaketa” eta “bimep eremuaren kudeaketa eta ustiapena” lehiaketak eta esleipenak bideratzea izango dira.

 

Diseinua eta zehetasunezko azterlanak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Olatuen Energia Atlasen Garapena (2007)
  • Atariko Ingurumen Azterlana (2008)
  • Ingurumen Inpaktuaz Zehetasunezko Azterlana (2009)
  • Desktop Study itsaspeko kablearen rutadoaz (2009)

 

Lehiaketa publikoak eta ekipamenduen erosketa

  • Buia ozeanografikoa – FUGRO
  • Jabetzaren Ingeniaritza – SENER
  • Linea elektrikoen horniketa eta instalazioa – ELECNOR
  • Azpiestazioa lehorrean eta sare elektrikora konexioa – ELIMCO
  • Balizatzea eta nabigaziorako segurtasun zerbitzuak – Próximamente

 

Baimenen izapideak

bimep azpiegituraren izapidetzea 1028/2007 Errege Dekretuaren arabera egiten da, eta haren mugarri nagusiak hauexek dira:

  • Ingurumen Erabakia – Ingurumen Ministerioa.
  • Baimen Administratiboa – Industria Ministerioa.
  • DPMT–en Hartzea – Ingurumen Ministerioa.
  • Merkataritza-itsasketaren Baimena – Sustapen Ministerioa.
  • Proiektuaren Onarpena – Industria Ministerioa.
  • Abian jartzeko akta.