Instalazioak

Home / bimep / Instalazioak


bimep_instalacionesbimep azpiegiturak instalazio irekiak ditu, itsas sorkuntza berriztagarriaren sistemen fabrikatzaileei beren ekipoak bertan jartzeko bide ematen dietenak, bai ustiatzeko-erakusteko (energia elektrikoaren sorkuntza), bai probak egiteko.

Kantauri itsasoaren ezaugarriak ezin hobeak dira olatuen energia ustiatzeko diren gailu berri horien eta teknologien eraginkortasuna probatzeko, Europa osoko enpresa batzuk garatzen ari direnak.

Azpiegituraren oinarrizko ezaugarriak hauexek dira:

  • 20 MW-eko potentzia, guztira
  • 4 konexio-gune WEC-erako.
  • Instalatu, saiakuntzak egin, probatu eta ustiatzeko erraztasuna.
  • Ikerketa zentro elkartua.

bimep azpiegiturak lehorrean sare elektrikora konektatzeko itsaspeko instalazio modernoak ditu; baita itsasoan probatzen diren gailuen zein sistemen datuak sistematikoki aztertzeko eta jasotzeko telekomunikazio sistema egoki bat ere.

Ikus bimep azpiegituraren infografia

 

 

Azpiegiturak eta ekipamenduak itsasoan

boya_bimep

  • Balizatzeko buiak, bimeperako erreserbatutako eremua mugatzen dutenak.
  • Buia ozeanografikoa, sentsore mota ezberdinez osatua. Aldean dauden baldintza edo egoera atmosferikoak eta olatuen ezaugarriak monitorizatzeko baliogarria dena, baita itsas klima ezaugarritzeko ere.
  • Potentzia eta kontroleko itsaspeko edo urpeko kableak (bakoitzak 5MW-eko potentzia duten 4 kable). Horien bidez, lehorrean dagoen azpiestaziora konektatzen dira 4 konexio-guneak
  • Ainguratzeko lau eremu, 13,2kV/5 MW-eko konexio elektrikoaren sistemekin. Eremu bakoitzean kaptadore batzuk konekta daitezke.
  • Itsaspeko konektore elektrikoak. Kaptadoreen konexio-guneak sare elektrikoarekin (hau da, itsaspeko “entxufeak”). Kaptadore bat konektatzeko, nahikoa da kable dinamikoa berriz azaleratzea eta bere zilbor-kableari lotzearekin.

 

Azpiegiturak eta ekipamenduak kostaldean

bimep_satelite

  • Kablea lehorrera sartzeko gunea. Itsaspeko kablea lehorrekora aldatzea.
  • Azpiestazio elektrikoa. 2 transformadore dauzka (25MVA-ko 13,2/132kV); baita babesgarriak eta kontrol elektrikoa ere.
  • Linea elektrikoa: lehorrera sarreratik azpiestazioraino (4 x 13,2kV / 5MW) eta handik sare elektrikoraino (1 x 132kV/20MW).
  • Monitorizazio eta kontrol sistemak
  • Ikertzeko eta datuak jasotzeko zentroa
    • oEkipoak probatuko dituzten WECen fabrikatzaileak eta zentroko ikerlariak hartzeko egokitutako bulegoak.
    • Datuak monitorizatzeko sistema.