Ohiko galderak

Home / bimep / Ohiko galderak


Zer da bimep?

Itsas eremu bat da; bertan, itsas baliabide berriztagarrietatik abiatuta, energia lortzeko gai diren gailuak instalatuko dira.

Zein da bimepen helburua?

Itsas energiaren kaptadoreen teknologia erakustea da bimepen helburua, hau da, haien bideragarritasun teknologikoa ebaluatzea eta zenbait alderdi aztertu eta hobetzea, hala nola mantentzea, portaera itsasoaren egoera ezberdinen aurrean, ainguratzea eta abar.

Zenbat denbora egongo dira kaptadoreak bimepen instalatuta?

Goraxeago adierazitako helburua kontuan hartuta, bimepen instalatu nahi diren itsas energiaren kaptadorearen instalazioa aldi baterako izango da. Kaptadoreak hilabete batzuk emango dituzte ainguratuta. Haien instalazioa ez da inoiz mugagabea edo betiko izango, ezta bere xede nagusia energia elektrikoa ekoiztea ere; izan ere, gaur egun, merkataritza ustiapena egin ahal izateko, teknologia horiek ez dute nahiko heldutasuna. Instalazioan teknologia edo gailu berriren bat ainguratzea ohikoa izango da udako hilabeteetan, eta neguko hilabeteetan kenduko da. Teknologia garatu ahala, bimepen lortuko den esperientziari esker, ainguratze aldiak 24 hilabete jarraian izateraino hel daitezke.   

Zenbat elektrizitate sortu ahal dute kaptadore mota horiek?

Los Captadores de Energía Marina que fondeen en el bimep serán prototipos, a veces incluso a escala reducida del dispositivo final. Los más evolucionados hasta el momento disponen de 1 MW ("megavatio") de potencia eléctrica instalada por cada dispositivo. Esto significa que el mejor dispositivo de estos captadores de energía marina es capaz de generar la energía equivalente al consumo eléctrico doméstico de Lemoiz. El bimep tiene capacidad para albergar a varios de estos dispositivos, por lo que, con la máxima ocupación en la instalación, el bimep sería casi capaz de generar el equivalente al consumo doméstico de la mancomunidad de Uribe Kosta. Dado que estos Captadores de Energía Marina son prototipos, su generación de energía eléctrica será relativamente pequeña en comparación a lo que se espera cuando esta tecnología esté más madura. En cualquier caso, la misión del bimep no es la generación eléctrica, sino la investigación y el desarrollo de las tecnologías de captación de energía marina.

Zenbat balio du itsas energia kaptatzeko gailu mota horietako bakoitzak?

Horrelako prototipo baten kostua milioi euro batzuk izatera hel daiteke, haren osagaietako asko ez baitaude merkatuan, edo ez dira inoiz fabrikatu. Koste horren barruan ere bada zientzialari eta teknikariek emandako orduak ikerkuntzan eta entseguetan prototipo egokiak lortzeko. Espero izatekoa da, bimepen instalazioaren laguntzaz eta prototipo horiek merkataritza gailu bihurtzen diren neurrian, haien kostua nabarmen murriztuko dela.

Zenbat balio du gailu horietako bakoitzak sortzen duen elektrizitateak?

Horrelako gailuek sortzen duten kWh elektrikoaren balioa kalkulatzea oso zaila da; izan ere, dauden teknologiak prototipoak dira, eta gaur-gaurkoz ez dago jakiterik zer-nolako mantentze beharrak eta kostua izango dituzten prototipo horien ondorengo gailuek.

Zergatik jarraitzen da horrelako gailuak egiten, azken kostuaz ziurgabetasun edo zalantza handiak daudenean?

Teknologia horietan heldutasun maila egokia lortu ahal izateko, sortzen duten energiaren kostua nabarmen murrizteari begira, beharrezkoa da ikertzea eta ikastea bimepen instalatuko diren prototipoetatik. Era horretan, hobetuko dira eta merkataritza maila lortu ahal izango da. Oraindik, gutxienez, 20 urte igaro beharko dira itsas energia kaptadoreen merkataritza plantak ikusten hasteko, beste sorkuntza iturri batzuen aldean, horrelako energia sare elektrikora kostu lehiakor batekin bideratuko duten plantak, hain zuzen ere. Hori lortzeko bidean, bimepen lana funtsezkoa izango da mundu mailan.

Zenbat instalazio dago munduan bimepen modukoak?

Funtzionamenduan, gaur egun, antzekoa den beste planta bat dago Britainia Handian. Hala ere, bimep azpiegiturak planta horrek baino ahalmen handiagoa du.

Zer abantaila du energia mota honek, beste batzuen aldean?

Lehenik eta behin, berriztagarria denez gero, ez du kutsatzen, ez du berotegi efektuko gasik eragiten. Zehazki, bimep azpiegiturak erabateko errendimenduan lan eginez gero, urtean 40.000 tona CO2 aireratzea saihestuko du, hau da, 5.300 hektareako baso baten eragin onuragarria. Bigarrenik, itsas baliabide berriztagarriak bakarrik aprobetxatzen dituenez gero, erabiltzen duen “erregaia” doakoa, garbia, agortezina eta gure kostaldean oso ugari da.

Zer dimentsio izango dute jarriko diren kaptadoreek?

Ainguratuko diren gailuak prototipoak izango direnez, “etorkizuneko erabiltzaileen” dimentsioak zehaztasunez jakiterik ez dago. Hala ere, gaur egun egiten ari diren ikerketen argitan, horrelako kaptadoreen dimentsioak honako hauen artean egon daitezke: 5 m-ko diametroa “buia gisako geometria” dutenak eta 100 metroko luzera eta 4 m-ko diametroa “suge” itxurakoak. Horiek guztiek frankobordo (gailuaren zatia uretatik kanpo) txikia dute; beraz, haien ikus inpaktua dimentsio txikiko ontzi batena baino txikiagoa izango da.

Nola sortzen dute elektrizitatea olatuen energiaren bihurgailuek?

Etorkizuneko off-shore gailuen energia kaptatzeko printzipioei dagokienez, teknologia ezberdinak garatzen ari dira gaur egun. Horiek guztiek olatuen mugimenduaren energia energia elektriko bihurtzen dute, oso modu naturalean edo oinarrizkoan bihurtu ere.

Gailu horiek material arriskutsuak edo kutsakorrak eramaten dituzte aldean?

Instalatuko diren teknologia guztiak itsas energia kaptatzeko izango dira. Jarriko diren gailuek ez dute  elektrizitatea ekoizteko iturri konbentzionalik izango, adibidez, diesel ekipo sorgailuak, gas- edo lurrun-turbinak, etab. bimepen ainguratuko diren kaptadoreen aldetik, berariaz debekatuta dago material edo sustantzia arriskutsuak eramatea aldean, hala nola bereziki kaltegarriak diren produktu kimikoak, elementu erradiaktiboak, lehergailuak eta halakoak. Kasu batzuetan, ontzietan eraman ohi diren produktuak eduki ditzakete, esate baterako, olio hidraulikoak edo bateria elektrikoak. Hala eta guztiz ere, ontzietan ez da erregairik izango. Beste kasu batzuetan, berriz, aipatutako produktu horiek ere ez dira beharrezkoak izango. Erreserbako elektrizitate iturri moduan, neurketa eta kontrol ekipoak elikatzeko, baliteke olatuen energiaren kaptadoreek aerosorgailu txikiak edo zelula fotovoltaikoak eramatea, aldean eduki ditzaketen bateriak kargatu ahal izateko.

Sortuko duten elektrizitatearen ondorioz, ura berotuko dute?

Olatuen energiaren kaptadoreek ez dute uretan beroketarik eragingo. Kaptadore batzuek hozte sistemaren bat eraman dezakete beren makineria hozteko. Nolanahi ere, sistema hori, funtsean, ontziek beren makineria hozteko erabiltzen duten antzekoa da.

Kostaldera heltzen diren olatuak ”lapurtuko” dituzte gailu horiek?

Gailu horiek olatuetatik atera edo lor dezaketen energia kantitatea oso txikia, kasurik onenetan, %2 inguru. Hori horrela, kostaldera helduko diren olatuetan izan dezaketen eragina hutsaren hurrena dela esan genezake; beste era batera esanda, kostatik distantzia berera ainguratuta dagoen ontzi batek eragin dezakeenaren antzeko eragina.

Non dago bimep?

Lemoizko auzo bat den Armintzako kostaldearen aurrean dago bimep azpiegiturak hartzen duen itsas eremu hori, edo jabari publikoaren emakida, lehorretik gutxieneko distantzia ia milia batekoa da (1.700 m) eta hartzen duen azalera edo eremua 5,3 km2-koa da.

Nola identifika daiteke bimep azpiegitura itsasoan?

Gailu horiek ainguratzeko eremua behar bezala mugatuko da, balizamenduko zazpi buiaren bidez, itsas seinalizazioari dagozkion nazio eta nazioarteko araudi guztiak betez, eta betiere Estatuaren Portuak izeneko erakundeak gaiaz agindutakoari kasu eginez.

Zer neurri hartu dira beste ontzi batzuei enbarazu edo traba ez egiteko?

Itsasoaren beste erabiltzaile batzuei ahalik eta traba gutxien egiteko, itsasoaren hasierako okupazioa (8 km2) 5,3 km2-ra murriztu da. Ildo beretik, emakidaren eta kostaren arteko espazio librea handitu egin da, hasierako 700 m-tik oraingo 1.700 m-ra. Gainera, azpiegituraren erpinak “murriztu” egin dira, Armintzako portura sartzeko bide librea utzi ahal izateko eta emakidaren edo eremuaren iparraldean nabigatzeko alde handiagoa edukitzeko.

Zer itxura izango du azpiegiturak itsasoan, begi hutsez?

Azpiegitura jartzeko eskatu den jabari publikoaren okupazioaren aldea 5,3 km2-koa bada ere, errealitatean, itsas azalean dozena metro karratu batzuk baino ez dira okupatuko. Tamaina ertaineko ontzi batzuk ainguratuta dauden alde baten antzeko itxura izango du. Hala ere, beharrezkoa da nabigazioa debekatzea eremu horretan, ainguren eta tresnen artean trabarik ez sortzeko. Debeku hori 350 metroraino zabal daiteke kaptadoreen alde banatan, nabigatzen duten ontzi handien kasuan, edo arrantzatzeko tresneriari dagokionez.

Sortzen den elektrizitatea nola eramaten da lehorrera?

Urpeko kable elektriko multzo baten bidez, lehorrean dagoen banaketa sarera eraman edo bideratuko da sortuko den elektrizitatea, eta konexio-gunea Lemoizko udalerrian egongo da. 13,2 kV-eko kable elektriko multzo hori, balizamenduaren bitartez mugatutako eremuaren barruan, itsas hondoan edo erdiurperatuta dago. Balizatutako eremutik kanpo, urpeko kable horiek lurperatuta daude, itsas hondotik metro bateko sakonera, edo lehorretik alderen alde zulatuta dagoen hodi metaliko baten barnean itsas hondoaren azpian. Kable horiek era egokian babesteko, itsas hondoaren azpian jartzea nahikoa izan beharko litzatekeen arren, urpeko kableek edo ingurutik ibil daitezkeen ontziek inolako kalterik izan ez dezaten, 250 m-ko gune batean ainguratzea debekatzeko asmoa dago, bimep azpiegituratik kanpo lurperatuta dauden kableen trazaketaren inguruan.

Tentsio handiko urpeko kable horiek interferentziarik eragin dezakete beste ekipo elektroniko batzuetan, adibidez, ontziek nabigatzeko erabiltzen dituztenetan?

Tentsio handiko kable horiek ez dute inolako interferentziarik eragingo inguruan ibiliko diren ontzien nabigazio tresnetan edo komunikazioetan. Badira gaur egun instalatuta horrelako kable ugari, edo are potentzia handiagokoak, Espainiako penintsularen eta Balear uharteen artean komunikatzen duena edo Gibraltarreko itsasartea zeharkatzen duena, kasu, eta inoiz ez da inolako eraginik izan nabigazioan.

Eta kable horiek eraginik izan dezakete itsas faunan edo floran?

Aurreko galderan adierazitako adibide berberak baliagarriak dira galdera honi erantzuteko; izan ere, ez da inolako eragin negatiborik sortuko itsas faunan, floran edo hegaztietan.

Nola finkatuko dira gailu horiek itsas hondoan?

Seinalizazio balizek mugatutako eremuaren barruan ainguratu edo finkatuko dira energia kaptatzeko gailuak. Gehienetan, “hormigoi hildako” delako teknikaren bidez egingo da ainguratzea, muskuiluen bateetan erabiltzen direnen antzekoak, edo merkataritza ontziek erabiltzen dituzten aingura berdintsuen bitartez. Ez da aurreikusten ainguraketarik sistema konplexuz edo ainguratze kimikoen bidez; izan ere, goraxeagoa azaltzen denez, prototipoak instalazioetan hilabete batzuk baino ez ditu emango.

Zenbat lanpostu sortuko du bimep azpiegiturak?

Zuzenean eta zeharka, bimep proiektuak 200 lanpostu inguru sortuko dituela espero da. bimep instalazioetan ohikotasunez arituko den jende kopurua txikia izango bada ere, nabarmentzekoa da proiektu honek izan dezakeen garrantzi handia zonaldeko itsas eraikuntza eta industria sektorearentzat, baita itsasoari lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresentzat (ontzi osagarriak, urpekari profesionalak eta abar) eta ikerketa zentroentzat ere.

Zergatik aukeratu da Bizkaiko kostaldea, eta zehazki Armintza, azpiegitura hori instalatzeko?

Bizkaiko kostalde hori aukeratu da bimep proiektua instalatzeko honako arrazoi hauengatik:

• Olatuen energia potentziala Euskadiko itsasertzean ertain-handia da (24 kW/m), prototipoak ainguratzeko egokia. Badira energia potentzial handiagoko aldeak (Galiziako kostaldea, 55 kW/m), energia kantitatea handiagoa atera daitezken lekuak; hala ere, oraindik behar bezalako teknologia helduak ez duten prototipoek askoz baldintza gogorrago edo erasokorragoetan lan egin beharko lukete, eta haien helburua saiakuntza edo proba dela kontuan hartuta, ez dira leku egokienak. Badira energia potentzial txikiagoa duten kostaldeak (Mediterraneoa, 8 kW/m), zeinetan saiakuntzak ez diren oso erabilgarriak edo praktikoak energia potentzial txikiaren ondorioz.

• Itsas hondoa, tipologia dela eta, egokia da ainguratzeko eta urpeko kableak lurperatzeko.

• Energia sare elektrikora bideratzeko gune egoki bat dago, gaur egun erabiltzen ez dena, inoiz funtzionamenduan jarri ez zen Lemoizko zentral nuklearrarentzat eraiki zena.

• Ez dago interferentziarik aldeko itsas fauna edo florarekin.

Zer espero da lortzea azpiegitura horretatik?

bimep azpiegituran lortuko diren datu eta esperientziari esker, teknologia horiek hobetu eta garatu ahal izatea espero da, garapen maila egokia eta nahikoa izan arte, eta hartara, kaptadore horiek sortuko duten elektrizitatearen prezioa beste iturri berriztagarri batzuen parekoa izatea. Hala ere, aipatutako garapen maila hori erdietsi arte, ezinbestekoa da ikerlari eta zientzialariek beren teknologiak probatzeko aukera izatea, hobetu ahal izateko. Alde horretatik, bimep proiektua eta Euskadi munduko erreferentziak izango dira.

Zergatik debekatu behar da beste ontzi batzuen sarrera gailu horiek dauden aldera?

Itsas energia kaptatzeko gailu horien ainguratzearen ezaugarriengatik; izan ere, konfigurazio bakoitzaren arabera, baliteke ainguratzeko tresnak erdi urperatuta edo itsas azalean izatea. Gainera, kontuan hartu behar da elektrizitatea bideratzeko sistema, erdi urperatuta dagoen kable baten bidez egiten baita (zilbor-kablea). Hori horrela, beharrezkoa da nabigazioa debekatzea bimep eremuan. Era horretan, kaptadoreak, ainguratzeak, elektrizitatea bideratzeko kableak edo eremuan sar daitezkeen ontziak kaltetzea saihesten da. Goraxeago adierazi den bezala, eta bimep eremutik kanpo egongo diren kableen lurperatzea babes egokia eta nahikoaz osatuta ere, itsas hondoaren azpian kokatuko diren kable horien trazaketaren inguruko babes-gune batean debekatuta egongo da ainguratzea.