Jarri gurekin harremanetan

close

Cookiesen politika

close

Zer dira Cookiesak?

Cookiesak testu fitxategiak baino ez dira, zure ordenagailuan, tabletan edo telefono mugikorrean instalatzen direnak.

Haietan bilduta dagoen informazioari esker, beste gauza batzuen artean, webgunean duzun jardunari jarraipena egin daiteke, edo gogoratzea aukeratutako egokitzapenak, itzultzen zaren hurrengoan, utzi zenuen bezala izan dezazun dena.

Zer Cookies erabiltzen ditugu bimep.com-en

Cookies teknikak: geuk bakarrik eratu eta kudeatzen ditugunak dira, zerbitzua zure beharretara doitzea eta pertsonalizatzea aukera ematen digutenak.

Azterketen Cookiesak: guk edo hirugarrenen batek eratu eta kudeatzen ditugunak, zure jokabidea aztertzeko baliogarri izateaz gain, zerbitzuaren erabileraren gaineko datu estatistikoak jasotzeko bide ematen dute. Horien bidez lortzen dugun informazioa zerbitzuan egin daitezkeen hobekuntzak identifikatzeko erabiltzen dugu.

Nola desaktibatu Cookiesak?

Nabigatzaile webgune moderno guztiek dituzte mekanismo errazak cookiesak kudeatzeko eta behar bezala funtzionarazteko. Zure nabigatzailean kudeaketa egokia egin ahal izateko, jarraian aipatzen diren lotura hauek kontsulta ditzakezu:

Google Chrome erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Mozilla Firefox erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Opera erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Internet Explorer erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Safari erabiltzen baduzu, Klik egin hemen

Beste nabigatzaile webgune bat erabiltzen baduzu, kontsultatu haren dokumentazio ofiziala

Edozein kasutan, gure cookiesak ezabatu ditzakezu, klik eginez botoian.

Cookiesak ezabatu

BiMEP eremua

OLATUAK

0Hs (m)

18.26To (s)

HAIZEA

0Norabidea

0Abiadura (m/s)

BiMEP eremuaz

BiMEP itsaso zabalean itsas energien kaptadoreen prototipoak eta ekipamendu osagarria probatzeko azpiegitura bat da, Armintzako kostaldearen aurrean dagoena.

2015eko ekainaz geroztik lanean, BiMEPek, gailuen inguruko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa erakusteko eta probatzeko, olatu eta haize baliabide edo baldintza egokiak dituen eremu bat eskaintzen die teknologia garatzaileei, baita haien segurtasuna ere, eskala errealeko merkataritza egoerara pasatu aurretik.

Ezaugarri teknikoak

Kantauri itsasoaren ezaugarriei esker, energia aprobetxatzeko gailu eta teknologia berrien eraginkortasuna probatzeko baldintza ezin hobeak daude bertan, olatuei nahiz haizeari dagokionez.

Zuntz optikoz hornitutako 13.2 kV/5 MW-eko 4 urpeko kable.

Lurreko azpiestazioa, 25 MVA-ko 13.2/132 kV-eko transformadoreez hornitua.

Baliabidearen neurketa buia ozeanografikoaren eta lidar flotagarriaren bidez.

Dry-mate motako urpeko konektoreak.

Sortutako energia behe-tentsioan (690 V) bideratzeko aukera.

Murriztutako eremua nabigatzeko, balizaje perimetralekin.

Ezaugarri topografikoak

Proba eremuaren sakonera ezberdina da lekuaren arabera, 50 eta 90 metroren artean, itsas hondoak hareatsuak dira gehienbat, arroka guneekin.

Batimetría BiMEP Deskargatu PDF Geofísica BiMEP Deskargatu PDF

Baliabidearen neurketa

2008. urteaz geroztik, eremuan instalatutako buia metozeanikoaren datu historikoak ditugu, deskarga-tresnaren bidez deskargatu ahal direnak.

Datuen historikoa.

Azalera librea aztertzeko olatuen datuak.

BiMEPen azterketa metozeanikoa offshore diseinuetarako.

Baliabidearen aurreikuspena

Sartu tresnara

Zer eskaintzen dugu?

BiMEP, probak egiteko azpiegitura denez, honako hauen saiakuntzarako eta probarako diseinatu da:

Olatuen energia aprobetxatzeko gailuak.

Itsas aerosorgailuentzat zimendatze flotagarriko plataformen prototipoak.

Ekipamendu osagarria eta azpisistemak.

Itsas aerosorgailuentzat zimendatze flotagarriko plataformen prototipoak.

Itsas aerosorgailuak.

Zerbitzuak

Probatzeko prozesuaren fase ezberdinetan ematen diren zerbitzuak hauexek dira:

Gailua eta bere ainguratze sistema jartzeko lekua itsasoan.

Zuntz optiko bidezko konexioa itsas-lehorraren eta gailuaren artean.

Itsasoaren egoeraz edo baldintzez informazio eguneratua.

Ontzi-taxi zerbitzua gailura joateko.

Sortutako elektrizitatea merkaturatzea.

Tokiko hornitzaileak eta finantzaketa eskuratzeko edo bilatzeko laguntza.

Gailua sarera konektatzeko azpiegitura elektrikoa.

Bulegoa lehorrean.

24 orduko zaintza zerbitzua eta larrialdien kudeaketa itsasoan.

Atoiontzi bidezko laguntza, larrialdien kasuan.

Itsas eragiketak diseinatzeko laguntza.

Probaren betekizunak

BiMEPek itsas energiak kaptatzeko gailuak probatzeko baimen guztiak ditu.

Pertsonen eta ingurumenaren segurtasun maila egokia lortzen laguntzeko xede nagusia gogoan izanik, gutxieneko betekizun tekniko batzuk hartu behar dira kontuan, BiMEPen instalatzeko GIDAn jasotzen direnak.

Deskargatu PDF

Nor gara?

BiMEPen giza taldea honako pertsona hauek osatzen dute:

Yago Torre-Enciso

ZUZENDARI TEKNIKOA

Ikus profila

Dorleta Marina

PROIEKTUEN ARDURADUNA

Ikus profila

Non gaude?

BiMEPen bulegoak kostaldean dagoen Armintza (Lemoiz) herrian daude.