Jarri gurekin harremanetan

close

Cookiesen politika

close

Zer dira Cookiesak?

Cookiesak testu fitxategiak baino ez dira, zure ordenagailuan, tabletan edo telefono mugikorrean instalatzen direnak.

Haietan bilduta dagoen informazioari esker, beste gauza batzuen artean, webgunean duzun jardunari jarraipena egin daiteke, edo gogoratzea aukeratutako egokitzapenak, itzultzen zaren hurrengoan, utzi zenuen bezala izan dezazun dena.

Zer Cookies erabiltzen ditugu bimep.com-en

Cookies teknikak: geuk bakarrik eratu eta kudeatzen ditugunak dira, zerbitzua zure beharretara doitzea eta pertsonalizatzea aukera ematen digutenak.

Azterketen Cookiesak: guk edo hirugarrenen batek eratu eta kudeatzen ditugunak, zure jokabidea aztertzeko baliogarri izateaz gain, zerbitzuaren erabileraren gaineko datu estatistikoak jasotzeko bide ematen dute. Horien bidez lortzen dugun informazioa zerbitzuan egin daitezkeen hobekuntzak identifikatzeko erabiltzen dugu.

Nola desaktibatu Cookiesak?

Nabigatzaile webgune moderno guztiek dituzte mekanismo errazak cookiesak kudeatzeko eta behar bezala funtzionarazteko. Zure nabigatzailean kudeaketa egokia egin ahal izateko, jarraian aipatzen diren lotura hauek kontsulta ditzakezu:

Google Chrome erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Mozilla Firefox erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Opera erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Internet Explorer erabiltzen baduzu, Klik egin hemen
Safari erabiltzen baduzu, Klik egin hemen

Beste nabigatzaile webgune bat erabiltzen baduzu, kontsultatu haren dokumentazio ofiziala

Edozein kasutan, gure cookiesak ezabatu ditzakezu, klik eginez botoian.

Cookiesak ezabatu

Mutriku eremua

PRESIOA (MAXIMOA)

32751Pa

PRESIOA (BATEZ BESTEKOA)

3222.15Pa

Mutriku eremuaz

Mutrikuko olatu bidezko energia aprobetxatzeko plantan Ur Zutabe Oszilatzaile teknologiaz baliatzen diren gailuentzat aire-turbinen, kontrol estrategien eta ekipamendu osagarrien inguruko kontzeptu berriak probatzeko aukera dago.

Mutrikuko portua babesteko dikean eraikitako planta honek 296 kW-eko potentzia du guztira eta sarera elektrizitatea hornitzen du 2011. urtetik.

Ezaugarri teknikoak

Mutrikuko probak egiteko eremuak instalazio hauek jartzen ditu garatzaileen eskura:

Dikean finkatutako aire-kamera dimentsio hauekin: 4.5 m zabal, 3.1 m luze eta 9.7 m garai, gehieneko itsasbehera bizi ekinozialaren aldean (MLWS).

Tokiko banaketa sarera konexioa, 460 V/13.2 kV-eko transformadore baten bidez.

Sentsoreen datuak eskuragarri: presioa eta ur maila kameraren barruan, hezetasuna eta giro tenperatura galerian.

750 mm-ko diametroa duen irekiera zirkularra, aire-kamera turbinarekin konektatzen duena.

Sorgailuaren konexio arina egiteko potentzia-konektorea.

Olatuen plantara sarbide erraza ibilgailuz.

Funtzionamendu datuak

Mutrikuko olatuen plantan instalatutako turbinen funtzionamenduez datu historikoak eskaintzen ditugu, fitxategiak deskargatzeko tresnaren bidez deskarga daitezkeenak.

Sartu tresnara

Baliabidearen neurketa

Baliabide-iragarpenak ditugu denbora errealean: Baliabidearen aurreikuspena

Zer eskaintzen dugu?

Mutrikuko probak egiteko eremua honako hauen saiakuntza eta proba ahalbidetzeko diseinatu da:

Aire-turbinak.

Aire-balbulak.

Energia metatzea.

Kontrol estrategiak.

Sorgailuak eta potentzia-bihurgailuak.

Sentsoreak.

Beste ekipamendu batzuk.

Zerbitzuak

Probatzeko prozesuaren fase ezberdinetan ematen diren zerbitzuak hauexek dira:

Gailua sarera konektatzeko azpiegitura elektrikoa.

Ur geza hartzea.

Abian jartzeko laguntza.

Kontrol estrategiak.

Ekipamendua eskuragarri:

  • Neurketarako eta turbinaren kontrolerako PLC-a.
  • Potentzia-bihurgailua (690 V/90 kW) plug&play konexiorako.
  • Tximeleta-balbula, aire-kamera ixteko eta larrialdi-etenaldirako.

Bulegoa entseguen datuetara konexioarekin.

Tokiko hornitzaileak eta finantzaketa eskuratzeko edo bilatzeko laguntza.

Probaren betekizunak

Mutrikuko probak egiteko eremuak baimen guztiak ditu probak egin ahal izateko.

Pertsonen eta ingurumenaren segurtasun maila egokia lortzen laguntzeko xede nagusia gogoan izanik, gutxieneko betekizun tekniko batzuk hartu behar dira kontuan, Mutrikun instalatzeko GIDAn jasotzen direnak.

Nor gara?

Mutrikuko giza taldea honako pertsona hauek osatzen dute:

Olatz Ajuria

PROIEKTU ARDURADUNA

Ikus profila

Jon Lekube

PROIEKTU ARDURADUNA

Ikus profila

Non gaude?

BiMEPen bulegoak kostaldean dagoen Armintza (Lemoiz) herrian daude.